XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KontakizunaOinandiren bisitariak.
Baziren behin batean bi erraldoi: Oinandi izeneko oso erraldoi atsegina eta beste erraldoi bat, betilun samarra, Erretxin izenekoa.
Biak bizi ziren muino baten tontor banatan, dorre garaiak zituzten gaztelu bikainetan.
Baina ez zegoen errepiderik gaztelurako eta horregatik bisitari askorik gabe bizi ziren.
Egun batean, Erretxinek errepidea egitea erabaki zuen eta halaxe egin zuen.
Bidea oso ona ez bazen ere, aurki hasi zen bisitari-mordoa Erretxin ikustera joaten.
Oinandi zaharra ere saiatu zen errepidea egiten baina indar gutxi zuen eta ozta-ozta altxatzen zituen harriak edo harkaitzak, eta porlana nahasten.
- Lagundu nahi al didazu errepidea egiten, Erretxin?
Baina Erretxin lanpeturik zebilen bere bisitariekin Oinandiz arduratzeko.
- Ez, erraldoi maxkala, ez dut nahi.
Zeuk bakarrik egin!.
Oinandi gizajoa! Bera bakarrik laguntzarik gabe ez zen gauza errepidea egiteko.
Orduan burutada bat izan zuen.
Mahai izugarri bat egin eta haren gainean erraldoi-ogiaren apurrak jarriko zituen zeruko txori guztiak bisita egitera etor zitezen.
Eta hala egin zuen.
Aurki hasi ziren jardinean urretxindorrak txorrotxioka, loritoak berriketan eta kukuak kantari egun osoan.
Eta Oinandi zoriontsu zen.
Eta Erretxin? Ba zera, bere errepidea egin eta handik gutxira, ogro ikaragarri batek menpean hartu zuen herrialdea, ikusi zituen bi gaztelu zoragarriak eta bere armadarekin Erretxinenari erasotzea erabaki zuen.
Eta hau bidali egin zuen gaztelutik eta orain kobazulo busti eta ilunean bizi da, barez inguraturik, muinoaren oinean.
Uste al duzu Erretxinek pena emango diola Oinandiri?.
AriketakGure errepidea.
Parkeko zoluan bi marra paralelo egin ditzakezue, 15 zentimetrotako tartearekin, adibidez eserita zaudeten aulkitik iturrirainoko bidea irudikatuko duena.
Jakina, errepide bat baino gehiago ere egin ditzakezue, eta haurren laguntzarekin errepide-sare konplexua ere bai.
Iradoki haurrei beren jostailuzko autoak errepide hauetan
Eskatu haurrei ibil-plano bat egin dezatela irteerara biderik laburrenetik ateratzeko edota iturriraino joan eta bide desberdinetik itzultzeko.
Lur-mugimenduak.Autopisten alde on eta txarrak.
- Bidaiak bizkorragoak eta seguruagoak dira, geldiunerik gabe zirkulatzen bait da.
Alde txarrak
- Istripurik gertatzen bada, autoa asko erasaten du.